• 21
    URT
    Sakanan ere aurrera doa "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika
    Lakuntzako herritarrak eskaerak egiten

    Altsasun eta Etxarrin herritarren eskaerak onartu ditu udalak. Lakuntzan eskaerak tramitatzen ari dira.

    Sakana bailarako Lakuntzan, Etxarrin eta Altsasun "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika aurrera doa. Ohar baten bidez dinamikaren nondik norakoak azaldu eta bertara batzeko deia egin diete eskualdeko gainontzeko herriei. Aldarria argia da: "etxean, kalean zein udalean herritarrok jasoko ditugun paper, ohar, bando, inprimaki, publizitate euskarri, lanpostu deialdi eta abar guztiak euskaraz izatea".

    Altsasun, udalak eskaerak onartu zituen eta EHErekin elkarlanean hasi zen. Euskararen Ordenantza onartzeko bidean zegoenez, biak uztartzen ahalegindu dira. Ordenantza onartu dute eta orain EHEk eta udalak elkarlanean dihardute euskaldunen errolda osatzen.

    Etxarrin, herritarrok egindako eskaerei erantzunez, “euskararen erabilera plana” aurkeztu zien udalak eragile euskaltzaleko kideei. UEMArekin batera egindako plan horri jarraituz, Etxarriko udala erabat euskaldunduko da urte gutxiren buruan. Beraz, udalaren erantzun baikorra jaso dute herritarrek. Planaren zehaztasunak ezagutzeko batzar ireki bat egingo dute.

    Lakuntzan  iazko martxoan makina bat herritar bildu ziren udaletxe atarian udalaren eta herritarren arteko harremana euskaraz izan dadin eskatuz. Egun eskaerak tramitatzen dira. Oraindik eskaera gehiago egiteko aukera dute hala egin nahi duten herritarrek.

     

    "Urte berri, asmo berri"

    Ostiral honetan 19:00etan, aurtengo urterako euskararen aldeko konpromezuak hartu eta elkarbanatzeko parada izango dute etxarriarrek.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.